Harri jasotzaile eta pultsularien arteko desafioa

Ataria 2016ko maiatzaren 14a

Iraitz eta Urtzi Telleria harri jasotzaileek eta halterofilia taldeko Goretti Amonarriz, Xabi Amonarriz, Ekaitz Kortajarena eta Ion Ander Iriartek erakustaldia egin dute Larraulgo kirol astearen barruan.

Kilo diferenteetako harri eta barrekin erakustaldia egin ondoren elkarren arteko desafioan aritu dira.

Hiru minutuko bi tandetan, Goretti eta Xabi Amonarriz, 35 kiloko barrarekin eta Ekaitz Kortajarenak 60 kilokoarekin zenbat altxaldi eman lehiatu dira harri jasotzaileen aurka. Telleria anaiekin batera, Ion Ander Iriartek, taldez aldatu eta 100 kiloko harriarekin egin du aproba.

Amaieran, hiru minutuko bi txandetan egindako altxaldiak kontuan hartuta, pultsulariak izan dira garaile. 99 altxaldi egin dituzte eta 81, berriz, harri jasotzen ibili diren hiru mutilek.

Bihar amaituko da kirol astea Larraulen:

Maiatzak 15, igandea

06:00 Erniopeko zortzi herrien arteko mendi ibilaldi luzearen hasiera, Asteasutik.
08:00 Erniopeko zortzi herrien arteko mendi ibilaldi motzaren hasiera, Asteasutik.
11:00 Euskal Olinpiada irekiak (Aduna, Alkiza eta Larraul).
12:00-17:00 Erniopeko ibilaldia Larrauldik pasako da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!