Maiatzean egin asmo duten kirol astea antolatzeko bilera

Jon Miranda Labaien 2016ko apirilaren 13a

Herriko liburutegian, arratsaldeko 18:00etan egingo dute kirol astea antolatzeko bilera.

Larraulgo Udalak maiatzaren 9tik 15era kirol astea antolatzeko asmoa dauka. Orain arte landutakoa azaltzeko eta herritarren ideiak eta iradokizunak jasotzeko hurrengo astelehenean, hilaren 18an, arratsaldeko 18:00etan herriko liburutegian egingo den bilerara gonbidatu nahi dituzte herritarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!