Larraulgo saioak eman duena

Tolosaldeko Ataria 2015ko aza. 27a, 18:15

Larraulgo udaletxeko pleno aretotik aritu da gaur goizean Ataria irratia, eta bertatik, Hamaiketako berezia egin du, herriko protagonistekin.

Aneli Urbieta, Larraulgo alkate herriko kontuez

Maiatzeko udal hauteskundeen ondoren iritsi zen alkatetzara Aneli Urbieta gaztea. Lehen hilabete hauetako egitasmoen berri eman digu Hamaiketakoa saio berezian

 

Larraulgo eskola txikiko ikasleak, gaur irakasle

24 ikasle ari dira gaur egun Larraulgo eskolan. Asteasuko Pello Errota ikastetxeko gela desplazatua da baina bere martxa darama. Eskolako irakasle Maialen Gorosabelek eman dizkigu xehetasunak eta eskolako ikasleekin aritu gara hizketan

Larraulgo guraso elkartea, eragile aktiboa

Iñigo Ruiz eta Estitxu Eizagirre Larraulgo guraso elkarteko kideak dira. Urtean zehar antolatzen dituzten ekimenen berri eman digute eta taldean daramaten dinamikaz aritu zaizkigu

Herriko Ostatuaren ardura hartzeko ilusioz

Gabonetatik aurrera Herriko Ostatua hartuko dute Alex Simonek eta bere senitartekoek. Ostatuan egingo dituzten ekimenen eta dauzkaten asmoen berri eman digu Hamaiketakoa zuzenean

Jexux Mari Irazuk Larrauli jarritako bertsoak

Herrira joateko gonbita luzatu digu Jexux Mari Irazuk bertsotan. Larraul aurkezteaz gainera beste gonbidapen bat ere egin digu. Gaur gauean bertso afaria izango da Katillu-Txulo elkartean, Haritz Mujika eta Unai Mendizabalekin

Duela 6 urte sortu zen Dina 7

Pili Otaegi eta Koldo Jauregik Dina 7 taldeko kideek urte hauetan egin duten lanaz hitz egin digute Hamaiketakoa berezian. Lehen egurrarekin egin bezala, orain harriaren bueltan egin dute lanketa didaktikoa. Egitasmo nagusien zerrenda eman digute

Iñaki Esnal, pilota modalitate ezberdinak probatutakoa

Iñaki Esnal, pilotan aritua da. Gaur egun pasaka modalitatearekin dabil eta Larraulen bote luze erakustaldia egingo du kultur astearen barruan

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!