Antzola baserriko karobia piztu dute Larraulen

Ataria 2015eko azaroaren 18a

Dina 7 taldeko kide den Koldo Jauregik piztu du eguerdian karobia, Larraulgo eskolako umeen laguntzaz. Era zaharrean piztu du karea egiteko hobia eta datozen lauzpabost egunetan mantenduko du su bizian

Kanpai hotsak, txalapartariak, bertsolariak eta eskolako umeak batu dira Antzola baserriaren aldamenean. Bedeinkatutako kandelaren suarekin piztu du ziria eta su eman diote karobiari. Datozen egunetan, 24 orduz mantenduko dute piztuta eta astelehenean hasiko den Larraulgo kultur asterako martxan eduki asmo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!