Karobia piztearekin batera abiatuko da kultur astea Larraulen

Ataria 2015eko azaroaren 17a

Dina 7 taldeko Koldo Jauregik piztuko du bihar karobia, era zaharrean. Hurrengo ekitaldiak, astelehenetik aurrera izango dira Larraulen, urtero antolatzen duten kultur astean

Azaroa 18, asteazkena

12:00. Karobia piztuko da era zaharrean.

Azaroa 23, astelehena

18:00. Larraulgo argazki diaporama Kultur Etxean. Ondoren. Tailer makrobiotikoa Maddi Etxeberriaren eskutik.

Azaroa 24, asteartea

19:30. “La muerte de Franco” dokumentalaren emanaldia. Ondoren trantsizioaren inguruko solasaldia. Ander Leonek gidatuta.

Azaroa 25, asteazkena

18:00. Ixabel Agirresarobe Ipuin kontalaria.

19:30. Plastikoaren gehiegizko erabilpenaren inguruko hitzaldia Marion de la Porte eta Javier Barriosen eskutik. (www.sinplastico.es)

Azaroa 26, osteguna

19:30. Zine handia laburrean eginez. Ondoren solasaldia Kristina Zoritaren eskutik.

Azaroa 27, ostirala

12:00 Tolosaldeko Atariaren irrati saioa.

17:00. Umeentzako merienda. Ondoren frontoiko paretaren margoketa .

19:00. Karlos Irazuren eskultura sortaren inaugurazioa. “Gauaren Babesean”.

20:00. ZU GABE antzerkia, San Esteban Elizan.

21:30. Afaria. Ondoren Haritz Mujika eta Unai Mendizabal Bertsolariak. Katillu-Txulo Elkartean (Izena emateko Elkartean edo Herriko Ostatuan. Epea, azaroak 25 asteazkena, 20:30etan).

Azaroa 28, larunbata

10:00. Harrobira eta karobira bisita, bertan hamaiketakoa eginez, irteera plazatik.

12:30. Bote Luze erakusketa Plazan.

16:00. Mus txapelketa Katillu-Txulo elkartean (16:15etan izena emateko).

16:00. Frontoiko paretaren margoketa .

16:30-18:00. “Txingurak” izeneko erakusketa Ekomuseoan.

16:30-18:00. Larraulgo egutegiko argazkien aukeraketa. Udaletxeko sarreran.

Azaroa 29, igandea

10:00. Umeen krosa.

16:30-18:00. “Txingurak” izeneko erakusketa Ekomuseoan.

16:30-18:00. Larraulgo egutegiko argazkien aukeraketa. Udaletxeko sarreran.

17:45. Frontoiko muralen amaiera.

18:00. Talo eta gaztaina jatea Katillu-Txulo Elkartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!