Larraulgo herriak ikasturte berriarekin batera haurrei eta helduei zuzendutako ikastaroak martxan jarriko ditu. Izena emateko azken eguna gaurkoa izango da.
HH3ko haurretatik hasi eta LH6 bitartekoek izango dute ikastaro hauetan parte hartzeko. Astean behin izango dira guztiak eta ordubeteko iraupena izango dute. Eskulanak, euskal dantza, kirola, pilota edo antzerkia izango dute aukeran haurrek. Eta gurasoekin batera hilean behin yoga egiteko aukera ere izango dute; hileko azken ostiraletan izango da, 17:30etik 18:30era.
Helduei dagokienez paleta taldea osatzeko asmoa dute, baina hemen egunak eta ordutegia zehazteke dituzte. Bestalde, qi-gong edo chi-kung izeneko gimnasia energetikoa ere izango da. Gainera, jarduera nolakoa den ezagutu nahi dutenentzat lehen saioa doan izango da. Asteartetan izango da ikastaroa, 09:30etik 11:30era.
Informazio gehiago jasotzeko edota izena emateko Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateko bulegotara jo daiteke. Bestela, 943 69 39 30 telefonora deitu edo itsaso@aiztondo.eus helbidera idatzi.
