San Bartolome eguna jai eguna da baita Larraulen ere

Ataria 2015eko abuztuaren 24a

Abuztu hasieran, San Esteban egunaren bueltan ospatzen dituzte festak Larraulen. Hala ere, aspaldiko ohitura da San Bartolome eguna ere ospatzea. Arratsaldean eta gauean Ansorregi eta Larrañaga trikitilariak aritu dira giroa alaitzen.

Goizeko 10:00etan hasi dute festa eguna Larraulen, arku tiraketa egin dute ordu horretan. Meza nagusiaren ostean, hamaiketako herrikoia izan da elkartean eta 13:00etan ahari jokoa egin dute.

Arratsaldez herritarren arteko pala partida mixtoa eta pilota partidak izan dira. Ansorregi eta Larrañaga trikitilariek alaitu dute eguna, arratsaldean eskainitako saioarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!