Hassan Ait Chaou eta Onintza Mitxelena, azkarrenak

Asier Imaz 2015eko martxoaren 16a

V. Larraul-Ernio-Larraul mendi lasterketa igandean jokatu zen, 70 parte hartzaile baina gehiagorekin.

Bidean, elurra eta guzti topatu zuten korrikalariek. Larraulgo helmugan, Hassan Ait Chaou billabonatarra izan zen lehena 1:15:45eko denborarekin. Emakumeetan Onintza Mitxelena nagusitu zen, 1:40:48ko marka eginez. Bigarren postuan, Abderrahim El Qayed (1:18:56) eta Rosa Mari Uribe (1:42: 28) sailkatu ziren. Podium-a, Pello Izagirrek (1:20:01) eta Dina Mendikutek (2:01:38) osatu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!