Preso eta iheslarien aldeko aldarrikapena eta jaia bat eginda Aiztondora Egunean

Ataria 2014ko apirilaren 23a

Aurten ere Aiztondoko bailaran urtero errepikatzen den preso eta iheslarien eskubideen aldeko eguna antolatu dute. Iaz Adunan ospatu zuten, eta aurten Larraulen izango dute zita Aiztondora Egunera joaten direnek. Elkartasunak eta jai giroak bat egingo dute, hortaz, larunbatean Larraulen.

Egun guztian izango da festa giroa. Goizeko 10:30ean hasiko dira egitarauko ekimen desberdinak. Baina, horrez gain, goizean zehar pintxoak jateko aukera eta trikitilariez gozatzeko aukera izango da, herrian jai giro hori nabarmenagoa izan dadin laguntzen. Pilota partidei dagokienez, aipatu behar da Benjaminetan Lertxundi-Aranburu bikotea ariko dela Belauntzaran-Irazu bikotearen aurka. Eta jubenilen mailan, berriz, Labaka-Erreka ariko dira Urbieta-Errazkinen aurka.

Bazkarirako txartelak
Bazkarira joan nahi duenak, bihar arte, hilak 24, izango du txartelak eskuratzeko aukera; helduek 17 euroren truke eta 12 urtez azpiko haurrek 7 euroren truke. Salmenta puntuak honakoak izango dira: Ostatua Larraulen, Iriarte eta Zentroa Zizurkilen, Uztartza Adunan, Iturri Ondo eta Patxine Asteasun, eta Iratzar eta Kixubi Amasa-Villabonan.

Honetaz guztiaz gain, Larraulgo museo etnografikoa ere zabalik izango da egun guztian zehar, bisitatu nahi duenarentzat.

Hortaz, Aiztondo bailarako herritarrek larunbatean aldarrikapena albo batera utzi gabe, festa egun batez gozatzeko aukera izango dute.

 

EGITARAUA

APIRILAK 26, LARUNBATA


10:30. Prentsaurreko instituzionala.

11:00. Pilota partidak.

13:00. Ekitaldia.

14:00. Bazkaria. Ondoren, kantu saioa.

17:00. Toka eta bolo desafioa haur eta helduentzat.

 

 

 
 

Azken ostirala

Apirileko azken ostirala izango da etzi, eta eskualdeko herri guztietan euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko elkarretaratzeak egingo dituzte.


Apirilaren hasieran 498 preso 79 espetxetan sakabanatuta zeuden; horietako 6 soilik daude, gainera, Euskal Herriko 3 espetxetan.

Egun 11 dira gaixotasun larriak eta sendaezinak pairatzen dituzten euskal presoak, Etxerat elkartearen datuen arabera.

Aduna. 20:00etan.

Alegia. 19:30ean.

Altzo. 18:30ean.

Amasa-Villabona. 20:00etan.

Amezketa. 19:30ean.

Anoeta. 19:30ean.

Asteasu. 19:00etan.

Berrobi. 19:30ean.

Berastegi. 19:30ean.

Ibarra. 19:30ean.

Ikaztegieta. 20:30ean.

Irura. 19:30ean.

Gaztelu. 19:30ean.

Leaburu. 20:15ean.

Lizartza. 20:00etan.

Tolosa. 19:30ean.

Zizurkil. 20:00etan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!