Motzean

Porra egiteko ordua

Ohiane Iraola eta Nerea Perez tolosarrek eta Ane Sanchez anoetarrak arraun denboraldi berriari ekingo diote laster, bakoitzak talde banatan. Aurrez, gehiago ezagutu ahal izan ditugu, motzean erantzuteko bost galderen bitartez.

  1. Zein traineru geratuko dira lehen lau postuetan Euskotren ligan?
  2. Euskotren liga edo Kontxako bandera?
  3. Denboraldirik bereziena?
  4. Estropada gogokoena?
  5. Zure ontzian beti egongo litzatekeen arraunlari bat.

Ohiane Iraola (Orio)

  1. Orio lehenik, Donostiarra gero, Arraun Lagunak ondoren eta laugarren Hondarribia.
  2. Kontxa.
  3. 2016koa entrenatzaile aldaketa izan genuelako, Xanti etorri zen. Taldeak sekulako pausoa eman zuen, eta hor hasi ginen aurreko traineruetara gerturatzen.
  4. 2019ko Oriokoa, lehen aldia zen herrian irabazi genuena eta oso polita izan zen.
  5. Leire Garate.

Nerea Perez (Donostiarra)

  1. Donostiarra, Orio, Arraun Lagunak eta Hondarribia.
  2. Kontxa.
  3. 2017koa geneukan taldeko giroagatik.
  4. 2014ko Ondarroakoa.
  5. Ane Pescador.

Ane Sanchez (Arraun Lagunak)

  1. Arraun Lagunak, Orio, Donostiarra eta Tolosaldea.
  2. Kontxa.
  3. 2021. urtekoa, ametsa lortu nuen urtea izan zelako.
  4. 2021eko Getxokoa, asko gozatu nuen.
  5. Mireia Vicente.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!