Txintxarriren bi abesbatzak lanean dira berriro

Erabiltzailearen aurpegia Txintxarri abesbatza 2017ko irailaren 13a

Alegiako Txintxarri eta Txintxarri Txiki abesbatzek ostegun honetan, hilak 14, ekingo diote berriro ikasturteari. Ostegun honetan hasiko dituzte entseguak udazkenerako dituzten proiektuak eta emanaldiak prestatzeko.

Bi abesbatzek ostegunetan egingo dituzte entseguak herriko kultur etxeko areto nagusian, Garbiñe Orbegozoren gidaritzapean. Taldeko gazteenek 19:30etik 20:30era entseatuko dute. Helduek, berriz, 21:00etatik 22:30era

Udazkenean ospatuko dute, urtero legez, Txintxarri Eguna eta bi abesbatzak egun horretarako doinuak prestatzen arituko dira datozen asteetan. Aurrerago eskainiko ditu abesbatzak Txintxarri Egunari buruzko argibide zehatzagoak.  

Txintxarri abesbatzak alegiarrak eta Alegiatik kanpoko herritarrak animatu nahi ditu koruan izena ematera. Interesa izanez gero, kultur etxean utzi behar dira harremanetan jartzeko datuak edota bestela abesbatzako norbaitekin kontatuan jarri behar da.

Txintxarri Txiki abesbatzaren kasuan adin tartea zabaldu egin du abesbatzak. Hortaz, 7 urtetik hamasei urte bitarteko haur eta gazteek abestu ahal izango dute koruan, hau da, 2. Mailan ari direnetatik hasi eta DBH 4an ari diren ikasleetaraino.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!