Abesbatza eta bertsolariak elkarrekin santa eskean

Erabiltzailearen aurpegia Txintxarri abesbatza 2017ko otsailaren 1a

Alegiako Txintxarri abesbatza eta Zazpi Astoren Gainean Bertso Taldea elkarrekin ibiliko dira beste urte batez santa eskean datorren larunbatean, Agate Deunaren bezperan. 2010ean hasitako ohiturari eutsi egiten diote herriko bi taldeek, eta aurten ere umorez beteko dituzte kaleak Agate Deunaren doinuez lagunduta.

Aurten ere txandaka arituko dira abesbatzakoak eta bertsolariak. Aurten Mikel Artola eta Imanol Irazustabarrena herriko bertsolariak arituko dira koplak kantatzen. Bertsolariek koplak kantatuko dituzte etxe atarietan eta abesbatzakoek lagunduko diete. Bertso saio batean bezalaxe, edozein gairi buruzko bertsoak izango dira.

Abesbatzakoek, berriz, Siziliako martiriari eskainitako doinuak abestuko dituzte. Kalez kale ibiliko dira, eta hori dela eta, herritar guztiei dei egiten diete eurekin batera santa eskean ibil daitezen. 

Kanturako deia herritarrei

Ostegun honetan entsegua egingo dute Alegiako kultur etxeko areto nagusian gaueko bederatzietan. Herritarren parte-hartzea bultzatu nahi dute. Hori dela eta, herritar guztiei dei egiten diete eurekin batera santa eskean ibil daitezen.

Larunbateko hitzordua, berriz, arratsaldeko seietan da Larraitz auzoan. Herriko plazan amaituko dute kantu eta bertso saioa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!