Txintxarriren bi abesbatzak lanean dira berriro

Erabiltzailearen aurpegia Txintxarri abesbatza 2016ko ira. 14a, 11:46

Alegiako Txintxarri eta Txintxarri Txiki abesbatzek ostegun honetan, hilak 15, ekingo diote berriro ikasturteari. Ostegun honetan hasiko dituzte entseguak udazkenerako dituzten proiektuak eta emanaldiak prestatzeko.

Bi abesbatzek ostegunetan egingo dituzte entseguak herriko kultur etxeko areto nagusian, Garbiñe Orbegozoren gidaritzapean. Taldeko gazteenek 19:30etatik 20:30etara entseatuko dute. Helduek, berriz, 21:00etatik 22:30etara.

Urriaren 15ean ospatuko dute aurten Txintxarri Eguna eta bi abesbatzak egun horretarako doinuak prestatzen arituko dira datozen asteetan. Egun horretan Palentziako Dueñas herriko Castilla Vieja abesbatzaren bisita jasoko dute Alegiako abeslariek eta merezitako ongi-etorria prestatuko diete Gaztelakoei. 

Txintxarri abesbatzak animatu nahi ditu alegiarrak eta Alegiatik kanpoko herritarrak koruan izena ematera. Interesa izanez gero, kultur etxean utzi behar dira harremanetan jartzeko datuak edota bestela abesbatzako norbaitekin kontatuan jarri behar da.

Txintxarri Txiki abesbatzaren kasuan adin tartea zabaldu egin du abesbatzak. Hortaz, zazpi urtetik hamasei urte bitarteko haur eta gazteek abestu ahal izango dute koruan, hau da, DBH2 mailan ari direnetatik hasi eta DBH 4an ari diren ikasleetaraino.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!