Alegiako Festak 2016

Karmen jaien sarrerakoa egin dute abesbatzek

Erabiltzailearen aurpegia Txintxarri abesbatza 2016ko uztailaren 11

Herriko jaiei iragarpena eginez emanaldia eskaini zuten Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzek aurreko ostiralean, Elizpe zinema aretoa bete-betea zegoela. 

Euskal abestiak ardatz izanik, Garbiñe Orbegozoren aginduetara, eta herriko musikariak lagun zituztela (Lide Alustiza eta Leire Lampre, akordeoia; Manex Elola, gitarra; Xumai Aizpuru, perkusioa; Mariaje Rekondo, pianoa; eta Oihana Agirreurreta eta Irati Barrenetxea, zeharkako flauta) kontzertu berezia prestatu zuten bi koruek, talde ezberdinetan banatuta aritu baitziren abeslariak. Bakarlari lanak Oneka Artolak eta Alaitz Zabalak egin zituzten.

Herriko abeslariek, guztira, 15 kanta eskaini zituzten, gustukoak izan zirenak hurbildutako publikoarentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!