Santa eskean aterako dira Alegiako abesbatza eta bertsolariak

Erabiltzailearen aurpegia Txintxarri abesbatza 2016ko otsailaren 1a

Alegiako Txintxarri abesbatza eta Zazpi Astoren Gainean Bertso Taldea elkarrekin ibiliko dira beste urte batez santa eskean datorren ostegunean, Agate Deunaren bezperan. 2010ean hasi ziren lehendabiziko aldiz, eta harrez gero, urtero elkarrekin ateratzen dira bi taldeak egun horretan

Txandaka arituko dira abesbatzakoak eta Felix eta Imanol Irazustabarrena bertsolariak. Bertsolariek koplak kantatuko dituzte etxe atarietan eta abesbatzakoek lagunduko diete. Bertso saio batean bezalaxe, edozein gairi buruzko bertsoak izango dira. Umore zipriztinik ez da faltako euren saioetan.

Abesbatzakoek, berriz, Siziliako martiriari eskainitako doinuak abestuko dituzte. Kalez kale ibiliko dira, eta hori dela eta, herritar guztiei dei egiten diete eurekin batera santa eskean ibil daitezen.

Datorren asteartean, otsailaren 4an kalerako aterako dira arratsaldeko zazpietatik aurrera, nahi duten herritarrak lagun dituztela. Larraitz auzoko plazatik abiatuko da taldea eta herriko plazan amaituko du.

Aldez aurretik entsegua egingo dute otsailaren 2an gaueko bederatzietan herriko kultur etxean. Herritarren parte-hartzea bultzatu nahi dute. Hori dela eta, herritar guztiei dei egiten diete eurekin batera santa eskean ibil daitezen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!