Obra hori abesteko, Txintxarri abesbatzan kantari ibilitakoak elkartu nahi dituzte egun horretan. Horretarako, obra errepasatu eta prestatzeko, entsegua antolatu du abesbatzak. Entsegua abenduaren 16an izango da 21:00etan Alegiako elizan. Txintxarri Abesbatzak kantari ohiak guztiei dei egiten die, Alleluia prestatzeko entseguetara etor daitezen.