Munduko musikak batuta Alegian

Erabiltzailearen aurpegia Txintxarri abesbatza 2014ko martxoaren 24a

Arrazakeriaren aurkako Nazioarteko Egunarekin bat eginda, emanaldi berezia egin zuten igandean Alegian kultur etxean. Euskaldunen eta musulmanen kultura eta musika eskaini zituzten, haurren ahotsak elkartuta. Herri eta kultura desberdinen arteko ahaidetasuna oinarri izan zuen emanaldiak. Aretoa jendez lepo beteta egon zen eta gustura entzun zituzten gaztetxoen doinuak.

Alegiako Txintxarri Txiki abesbatzak, Tolosako Hodei Truk Hirukide abesbatzak, Hodei Truk abesbatzak eta Tolosako Lita Arafu elkarteko haurrek parte hartu zuten, musikarien laguntzarekin. Aitor Iraola aritu zen pianoan, Itziar Lujanbio oboearekin eta Jamal perkusioan.

Besteak beste, euskaraz eta arabieraz kantatu zuten haurrek. Emanaldi horretan David Azurza Tolosako musikagileak eginiko bi obra estreinatu ziren. Emanaldiari amaieran talde guztiek batera abestu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!