Tolosaldean enpresa edo negozio bat martxan jarri nahi?

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2020ko aza. 20a, 06:57

Tolosaldea Garatzenen Ekintzailetza sailak doako laguntza zerbitzua ematen die eskualdean enpresa ekimen berriak hasi nahi dituztenei, informazio eta aholkularitza eskainiz.

Arreta pertsonalizatua

Orientazio-tutoretza pertsonalizatua eskaintzen da, enpresa ideia, arriskuak, aukerak, bideragarritasuna eta finantziazioa lantzeko. Urrats hauek jarraitzen dira:

1. Bideragarritasun Azterketa

Bideragarria da ideia? Zenbat diru eta denbora kostako zait enpresa abian jartzea? Enpresa ideiari eragiten dioten aldagaiak aztertzen dituen enpresa plana garatzea da lehen urratsa. Horretarako orientazioa eskaintzen da.

2. Egitura juridikoa

Autonomo, ondasun erkidego, sozietate mugatu, sozietate anonimo… egitura erabaki eta legezko izapideak aurrera eramateko laguntza eskaintzen da.

3. Formazioa

Enpresa kudeaketa ikastaroak antolatzen dira, ekintzaileei beren negozioa kudeatzen irakasteko.

4. Finantziazioa

Diru-laguntzarik ba ote da enpresa martxan jartzeko? Langabezia subsidioa jasotzeko aukera dut? Finantziazioa lortzen laguntzen dugu, entitate ezberdinekin ditugun hitzarmenei esker.

Zein motatako negozioa jar dezaket martxan?

Orotariko enpresak sortzen laguntzen dugu Tolosaldea Garatzenen: dendak, ile-apaindegiak, akademiak, landetxeak, enpresa industrialak, ingeniaritza enpresak, fisioterapia zentroak…

18 enpresa 2020an

Aurten, oraingoz, 18 enpresa sortu dira, Tolosaldea Garatzenen laguntzaz: Altzon, Iruran eta Zizurkilen bana; bi Ibarran, eta gainerakoak Tolosan. Gehiago ere sortzeko bidean dira.

2020an sortutako enpresak
Zurekin Coach. Coaching Zerbitzua. Tolosa
Jaiwe, S.L. Aholkularitza eta Ingeniaritza galdaragintza prozesuetan. Zizurkil
Esnetech, S.L. Esnearen teknologia. Tolosa
Widen English Academy. Ingeles akademia. Irura
Parrhesia Mentoring. Aholkularitza. Tolosa
MY54. Arropa Denda. Tolosa
Ekin Fisioterapia. Fisioterapi Zentroa. Ibarra
Arbola Consulting. Aholkularitza. Tolosa
Solumobel. Altzari egokituen soluzioak. Tolosa
Niresku. Marrazketa Akademia. Ibarra
Altzoko Ostatua. Taberna - Jatetxea. Altzo
Numen. Dantza Eskola. Tolosa
Pik Nik. Esperimentazio lantegia. Tolosa
Blai. Komunikazio zerbitzuak. Tolosa
Ekhima. Yoga Zentroa. Tolosa
Infimind. Mindfulness zentroa. Tolosa
Taxia. Taxi zerbitzua. Tolosa
Garraio Enpresa. Edari banaketa. Tolosa

 

Zalantzarik? Galdetu lasai:

Tolosaldea Garatzen | Lehiberri Zentroa

Tel.: 943 65 45 01

E-mail-a: zubeldia@tolosaldea.eus

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!