Pasahitza (zaharra)

Helburuak zehaztea, lana bilatzeko lehen pausoa

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2020ko otsailaren 12a

Tolosaldea Garatzeneko enplegu sailak Enplegu Zentroaren funtzionamendua ekarri du hizpidera; aurrez aurreko aholkularitza zerbitzuaz gain, Lan Online zerbitzu digitala ere eskaintzen dute.

Hainbat izan daitezke lana bilatzeko arrazoiak eta, langabeziatik harago, baldintza duinagoak edo aldaketa bat bilatzen duten herritarrak badira. Tolosaldea Garantzeneko Enplegu Zentroan nahi horretara iristen laguntzen diete herritarrei, Lehiberri zentroan. Aurrez aurreko aholkularitzarekin batera, dena den, Lan Online zerbitzu digitala ere jartzen dute eskura.

Leire Otaegik azaldu du, talde txikitan lan egiten dutela enplegu zentroan, eta emaitza onak ikusten ari direla, epe motzean. Epeak epe, dena den, garrantzitsuena honakoa da, lana aurkitu nahi duenarentzat: helburuak argi zehaztea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!