Pasahitza (zaharra)

Tolosako kale sagardotegien historia, bertatik bertara

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2020ko urtarrilaren 29a

Tolosaldea Garatzeneko turismo sailak 'Tolosako kale sagardotegien historia' egitasmoa antolatu du, datorren larunbaterako; bisita gidatu antzeztuak eskainiko dituzte, Intujai teatroko kideekin batera.

Izan zen Tolosako Alde Zaharrean 38 sagardotegi zeuden garai bat. Gerora, gune horiek taberna edo komertzio bilakatu dira, edo desagertzera jo dute. Baina, datorren larunbata izango da antzinako giro horretara itzultzeko eguna, bisita gidatu antzeztuekin.

16:00etan euskaraz eta 18:00etan gazteleraz, ordu eta erdi inguruko bisitaz gozatu ahal izango dute parte hartzaileek. Azalpen historikoak Tolosaldea Tour turismo bulegoko kideek eskainiko dituzte, eta Intujaiko aktoreek hainbat eszena interpretatuko dituzte, May Gorostiagak ATARIA irratian azaldu duenez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!