Pasahitza (zaharra)

Zilar ekonomia lantzeko lehen saioa ospatu dute Tolosaldean

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2020ko urtarrilaren 22a

Zilar ekonomia Tolosaldean txertatzen hastea da Tolosaldea Garatzeneko udal garapenerako sailaren helburuetako bat; bada, lehen saioa ospatu dute jada.

Grupo Servicios Sociales Integrados kooperatibaren laguntzaz, 30 pertsonako talde batekin elkartu ziren, deialdi itxian, Tolosaldeko adineko pertsonen kezkak eta beharrak ezagutzeko.

Lehen diagnosi hori egin ondoren, telefono bidezko elkarrizketak egingo dituzte, eta saltoki eta enpresetara joko dute. Inauterien ondoren, berriz, World Cafe bat antolatuko dute, eztabaida zabaltzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!