Pasahitza (zaharra)

47 ekintzaileren enpresak loratu dira 2019an

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldeko Ataria 2020ko urtarrilaren 15a

Ekintzailetza Sailak iazko balantzea osatu du, eta merkataritza eta zerbitzu arloko enpresa proiektuak nagusitu zirela nabarmendu; batez besteko adina 40 urtekoa izan zen 2019an

2020ak hamabostaldia bete berritan, oraindik bada aitzakiarik iazko balantzeei begiratzeko, eta horixe egin du, gaur, Jon Zubeldia Tolosaldea Garatzeneko Ekintzailetza Saileko arduradunak. Guztira, iaz 47 enpresa proiektu jarri zituzten martxan eskualdeko ekintzaileek.

Sektore bat nabarmendu da 2019ko enpresa proiektu berrietan: merkataritza eta zerbitzuena. Horrela, 47 horietatik bi baino ez dira hasi haztegietan eta Emari co-working gunean. Jon Zubeldiak azaldu duenez, negozio ideia garbiak dituzten ekintzaileak izan dira gehienak.

Eragin ekonomikoari begiratuz gero, guztira, 1 milioi euroko inbertsioa egin dute; enpresa bakoitzak, batez beste, 40.000 eurokoa. Azkenik, nabarmentzekoa da, emakume eta gizonen artean parekidetasuna izan dela 2019ko ekintzaileen artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!