Pasahitza (zaharra)

Pasa den urtean baino bisitari gehiago Aste Santuan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2019ko apirilaren 24a

Olatz Illarregi Tolosaldea Garatzeneko turismo arduradunak azaldu duenez, 1.349 bisitari zenbatu dituzte Tolosako eta Larraizko turismo bulegoetan. Iazko datua gainditu da, beraz, epe berean 1.083 batu baitzituzten.

Mendi ibilbideak egitera edota Tolosa bisitatzera datozela bisitariak Tolosaldera zehaztu du turimo arduradunak. Hala, Tolosan jai egunetarako antolatutako bisita gidatu guztiak bete zirela azaldu du. Okupazioari dagokionez, ia beteta egon dira ostegunetik larunbatera. Nekazalturimoetan %84koa izan da okupazio maila, eta hoteletan %100ekoa. Datuak "onak" direla eta "gustura" daudela adieraz du Illarregik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!