Eskualdeko basoen eta biomasaren balioaz hausnartzeko dei egin du Tolosaldea Garatzenek

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2018ko abe. 12a, 14:50

Tolosaldeko energia berriztagarrien inguruko datu baxuez ohartarazi eta biomasan eduki dezakegun alternatiba azaleratu du Tolosaldea Garatzenek spot baten bidez.

Biomasa ez da alternatiba bakarra gure eskualdean erregai fosilak baztertzeko, baina subiranotasun energetikoaren bidean, beste energia berriztagarriekin batera, giltzarria da eta ez da nahikoa etekin ateratzen gure basoetatik.

Eskualdean erabiltzen den energia iturrietatik % 0,3 besterik ez du betetzen biomasak, energia berriztagarrien %17 suposatzen duena (hidroelektrikoaren ondoren %80). Eta gehiago erabil daiteke: eskualdeko baso publikoek Tolosaldeko eraikin publikoetan kontsumitzen den biomasa emateko ahalmena dute eta, HAZI Fundazioaren ikerketa zabalaren arabera.

Bertako baliabide berriztagarriak aztertzea eta balioan jartzea da PIZTU Tolosaldea Energia planaren helburu nagusietako bat. BIOMASA tartean. Eskualdeko basoetan grabatutako spotak biomasaren aukera energetikoa plazaratzen du, gutxienez hausnartzera gonbidatzen du eta etorkizuneko basogintzaren oinarriak eta bideorria marraztera ere bideratzen du.

Eskualdeko biomasak alor energetikoan eta ekonomikoan jokatu dezakeen papera antzemateko eta eragile guztien artean biomasaren estrategiaren bide orria zehazteko helburuarekin egin dugu txosten hau eta 2018an zehar egurraren katean aritzen diren agenteekin egindako elkarrizketa sortak honako ondorioak ekarri ditu:

  1. Eskaera handitzeko Udalek paper dinamizatzailea izan behar dute; eskura dituzten hainbat tresnen bitartez: legeak, zergak edo lizitazio publikoak.
  2. Kalitatezko produktua erabiltzea bultzatu behar da, prezio aldetik lehiakorra, km 0 edo bertakoa dena eta aztarna ekologiko baxuenarekin.
  3. Baso-publikoak bere osotasunean balioan jarri behar dira, ez soilik bioerregaien ikuspegitik, balio handiagoa duten produktuak baitaude.
  4. Basoek kudeaketa bat eskatzen dute.
  5. Biomasako proiektuek eskatzen duten inbertsio handiei aurre egiteko agente publiko eta pribatuen arteko elkarlana erraztu behar da.
Erlazionatuak

Izurritea bide

Rebeka Calvo Gonzalez 2018 aza 04 Tolosaldea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!