Pasahitza (zaharra)

Autobusaren ordutegiak eguneratzen

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko uztailaren 12a

Azken hilabeteetan garraio publikoan hainbat aldaketa eman dira, eta horiek egokitu ostean, autobus zerbitzuaren ordutegi berriak Lurraldebusen webgunean eta markesinetan eguneratzen ari direla kontatu du Garbiñe Mendizabal Tolosaldea Garatzeneko udal saileko teknikariak.

Bestalde, pasa den astean Irura eta Villabona artean N1 errepidean izandako autobus eta kamioi baten arteko istripuari dagokionean, autobus geltokiak N1 errepidetik kentzeko proposamenak eta planak egon direla adierazi du Mendizabalek. Beste hainbat geraleku kenduak edo ordezkatuak izan badira ere, Laskibar parean zegoen honetan ez zen aldaketarik egin, baina istripua izan eta berehala Foru Aldunditik berehala aldatzeko erabakia hartu da. Hala, aurrerantzean industrigune barruan izango du geralekua autobusak errepidean izan ordez. Beste noranzkoan ere barrutik, hau da, industrigunetik igaroko da autobusa. Eskaripeko zerbitzua izango duela geltoki horrek gaineratu du Garbiñe Mendizabalek, hau da, aurrez ohartarazi beharko dela bertan geratzeko nahia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!