Pasahitza (zaharra)

Tolosaldearen aniztasuna erakutsiz

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko ekainaren 1a

Maiatzaren 21eko kultur aniztasunaren egunaren harira, eskualdearen aniztasuna erakusteko hainbat ekitaldi antolatu dituzte aurten ere Tolosaldea Garatzeneko migrazio sailetik. Datorren astean, esaterako, Honduras ezagutzeko aukera izango da Bidaiarien txokoan.

Ekainaren 20an errefuxiatuen eguna dela kontuan hartuta, eta Kristina Morales Tolosaldea Garatzeneko migrazio saileko teknikariak azaldu moduan, "gu ere migratzaileak izan garela gogoratuarazteko" Zizurkilen 'Neskatoak' dokumentala emango dute. Baztandik Parisera lanera joan ziren emakumeen eralitatea islatzen du. Era berean, 'Ongi etorri errefuxiatuak' erakusketa ere ikusgai izango da Zizurkilgo kultur etxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!