Pasahitza (zaharra)

Eskualdeko lan eskaintzak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko apirilaren 28a

Gazteei zuzendutako programen inguruan hitz egin du Leire Otaegi Tolosaldea Garatzeneko enplegu saileko teknikariak. Goi mailako titulua duten gazteei zuzendutako programaren barruan, eskualdeko enpresetan praktiketan aritzeko aukera izango dute orain.

Horrekin batera, une honetan Tolosaldean dauden lan eskaintzen berri ere eman du. Gozogintzarako langilea, zerbitzaria, garbiketa lanetarako langilea, administraziorako langilea, ileapaindegirako langilea, reposizioak egiteko langilea, osasun alorrerako komertziala, tornero bertikalerako nahiz tornero konbentzionalerako langilea dira une honetan eskaintzen direnak. Informazio gehiagorako Tolosaldea Garatzenera jo daiteke, edo 943 65 45 01 zenbakira deitu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!