Pasahitza (zaharra)

Gazteentzat programa "garrantzitsuak"

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko martxoaren 1a

Gazteei zuzendutako bi programa izan ditu aipagai Leire Otaegi Tolosaldea Garatzeneko enplegu saileko arduradunak.

Lehena erdi mailako formazio profesionala dutenei zuzendua dago, 16 eta 30 urte bitartekoentzat.  Biltegirako excell orriak, eskorgak eta zubi motako garabien ikastaroak emango dituzte, praktikak eta guzti, eta martxoaren 8an hasiko da.

Bigarrena, goi mailako heziketa zikloa dutenei zuzendua dago, 20 eta 35 urte bitartekoentzat. Martxoko hiru astetan orientazioa landuko dute, norberaren proiektura bideratua, eta ondoren praktikak enpresetan egiteko aukera izango dute.

Proiektu hau Tolosaldea Garatzenentzat "oso garrantzitsua" dela azaldu du Otaegik. Izan ere, "batetik, enpresek aukera dutelako gazteak euren enpresetan praktikak egiteko, eta bestetik, gazteak ikasi duten hori praktikan jartzeko gogoz egoten direlako". Bi alde horiek uztartzen direla modu honetan dio Otaegik, eta "praktikaldiaren ostean, kontratazioak burutzen badira helburua beteta geratzen da".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!