2012an izan ziren eskualdean langabezia daturik okerrenak, %14aren gainetik ibili zelarik langabetuen kopurua. Hobetzen ari dela egoera ikusten ari dela esan du Urdangarinek, baina, beti ere tentuz hartzen dituzten datuak direla. Eta, oraindik ere, langabezia %8tik behera zegoen garaitik urrun gaudela ere adierazi du.