Pasahitza (zaharra)

Hazilan ekimena, bide onetik

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko maiatzaren 12a

Aktibatu izena du ekimenaren lehendabiziko faseak, eta 80 orduko iraupena izan du. Leire Otaegi Tolosaldea Garatzeneko enplegu saileko arduradunak azaldu digunez, oso gustura daude orain arte lortutakoarekin, izan ere, bi gizonezko eta bi emakumezkok lana aurkitzea lortu dute. Ekimena martxan da, eta bertan parte hartzeko aukera dute unibertsitate edo lanbide heziketako goi mailako titulazioa duten eta langabezian dauden gazteek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!