Proiektuen azoka ospatuko da bihar Tolosako kultur etxean

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko martxoaren 4a

Gizarte-inplikazioko proiektuak sortzea eta hobetzea da Proiektuen Azoka (K)idea-ren apustua. Helburu hori lortzeko asmoz batu dira Impact Hub Donostia eta Donostia 2016, eta Tolosaldea Garatzenen laguntzarekin antolatu dute bihar Tolosako kultur etxean egingo den Topaketa.

Orotara lau topaketa egingo dira Gipuzkoan eta horietako bat da Tolosakoa. Proiektuen Azoka (K)idea-k topaketa fisiko eta birtualak sustatzeko gunea da, ideiak, baliabideak eta tresnak partekatzea helburu duena. Besteengandik ikasteko, eztabaidatzeko eta ekarpenak egiteko espazioa, bakoitzaren proiektuetatik abiatuz, haratago joateko modua. Sorkuntza kolektiboaren alorrean, parte hartzaileek aurkeztutako ideiak eta proiektuak aberasten saiatuko dira. Prestakuntzari dagokionean berriz, pertsonak gaituko dituzte, proiektuak prestatu, diseinatu eta garatzeko.

Horrenbestez, biharko ekitaldia trukatze eta garapen kolektiborako plaza izango da. Elkarbanatzeko, ikasteko, eta gizarte eraldaketarako proiektuak eta ideiak taldean gauzatzeko espazio fisikoa. Bederatzi orduz jolasak, mokaduak, talde lanak, ikaskuntza eta erremintak nahastuko dituen espazio dibertigarri bilakatuko da Tolosako kultur etxea. Helburua: guztion artean, gure ideiak eta proiektuak sendotzeko bidean beste pauso bat ematea.

Bestalde, aipatu, Gipuzkoan zehar egingo diren aurrez aurreko lau jardunaldien osagarri moduan, martxan dela www.proiektuenazoka.org plataforma digitala ere. Izan ere, bertan, garatutako baliabideak, izaera irekian, eskuragarri izango dira edonorentzat.

EGITARAUA

09:15-10:00 Aurkezpena, ongietorria eta gosari emankorra

10:00-10:30 Proiektuen Azoka (K)idea.

10:3013:15 Praktika eta proiektuen aurkezpena

13:15-14:30 Catering eta tokian tokiko ekoizleak

14:30-17:15 Ikasketak eta komunikazioa; kudeaketa, iraunkortasuna eta baloreak.

17:15-18:00 Balorazioa

18:00-18:15 Hurrengora arte

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!