IKT astea izango da urriaren 26tik 30era

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2015ko urr. 8a, 11:01

Tolosaldea Garatzeneko Enpresa saileko Manex Arrietak urriaren 26tik 30era izango den IKT astearen berri eman du.

Teknologia eta Komunikazioaren inguruko hainbat alor jorratzen dira aste honen baitan. Goizetan, esaterako, 09:00etatik 13:00etara bitartean, enpresei zuzendutako tailerrak izango dira Lehiberrin. Hauexek izango dira:

Urriak 26, astelehena: Segurtasun informatikoa enpresan

Urriak 27, asteartea: Nola hobetu produktibitatea enpresan

Urriak 28, asteazkena: Informatizatu negozioa, doako tresnen bidez

Urriak 29, osteguna: Tokiko SEOa

Urriak 30, ostirala: Lehiakideen jarraipena, merkatua ezagutu

Arratsaldean, berriz, 18:00etatik 20:00etara, publiko zabalari zuzendutako beste hainbat tailer eskainiko dira. Hauek dira:

Urriak 26, astelehena: Ekitaldien sustapena

Urriak 27, asteartea: Atera zukua mugikorrari

Urriak 28, asteazkena: Streaming-a. Zabaldu zure edukia Interneten

Urriak 29, osteguna: Oinarrizko segurtasun informatikoa etxean

Eguerdietan era merkatariei zuzendutako saioak izango dira 14:00etatik 16:00etara bitartean, KZ Gunean.

Tailer guztiak doakoak izango dira, eta izen-ematea zabalik da dagoeneko Enpresa Digitalaren webgunean. Pasa den urtean 200 pertsona inguruk hartu zuten parte IKT aste honetan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!