70 lanpostutik gora eskainiko dira II. Enplegunean

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2015ko ira. 15a, 12:50

Prozesuaren inguruko xehetasunak argitzeko informazio saioak izango dira aste honetan Lehiberri Zentroak. Kontsulta itzazu zein lanpostu eskatzen dituzten

Tolosako Udalak eta Tolosaldea Garatzenek elkarlanean, eta Lanbideren finantziazioarekin martxan jarritako Eskualdeko Enplegu Programaren barruan, Tolosaldeko Bigarren Enplegunea egingo da datorren hilean. Honako hau urriaren 1etik 2ra bitartean gauzatuko da Lehiberri zentroan.

Enpleguneren helburua izango da 55 langabetutik gora lan merkatuan sartzea. Hori dela eta, egitasmoaz herritarrei zuzenean informatzeko hainbat saio informatibo antolatu dira, prozesuaren eta lanpostuen inguruko azalpenak emateko. Horrez gain, unean bertan, lan eskaintzetan izena emateko aukera ere eskainiko da.

• Irailak 15, asteartea: 10:00etan Lehiberri Zentroan.
• Irailak 16, asteazkena: 10:00etan Lehiberri Zentroan.
• Irailak 17, osteguna: 10:00etan Lehiberri Zentroan.
• Irailak 18, ostirala: 10:00etan Lehiberri Zentroan.

Kontratuak urriaren 15etik aurrera egin ahal izango dituzte enpresek eta maiatzaren 30a arte luzatu. Bestalde, lanaldi osokoak izango dira kontratuak eta 6 hilabete bitarteko iraupenarekin. Zalantzaren bat izanez gero eta informazio saioetara joan ezin izan badu norbaitek emailez eta telefonoz ere egin ditzake kontsultak, 943 65 45 01 telefono zenbakira deituta edota lan@tolosaldea.eus helbide elektronikora idatzita. Honela ez ezik, www.tolosaldeagaratzen.net eta www.lanbide.net web orrietan ere aurkitu ahal izango da eskeintzen inguruko informazioa.

Prospekzio lanak amaituta

Tolosaldea Garatzen duela zenbait hilabete hasi zen prospekzio lanarekin, hau da, programan parte hartzeko interesa izan zezaketen enpresak bilatzen. Tolosaldean kokatuta dauden enpresek hartu zezaketen parte programan eta honakoei kontratuen kostuaren (gizarte segurantza eta soldata) %75a arte finantzatuko zaie. Aipatzekoa da ere, kontratuak enpresarentzat enplegu sorrera garbia suposatuko.

Enpleguneko lanpostuen zerrenda
Lanpostuak Sektorea
1 Txapa metatzailea, motoreen txertatzean laguntzailemeta eskuzko fresadorean laguntzaile Industria
1 Dendaria Komertzioa
1 Belardendarako dendaria Zerbitzuak
1 Web Developer Industria-zerbitzuak
1 Bitxi armatzailea – ferietarako salmenta Industria
1 Arte grafikoetarako peoia Industria
1 Kanpo departamentua Industria
1 Kontrol numerikorako mekanizatua Industria
1 Makina eta piezen diseinua solidwors-en Industria
1 Instalatzaile elektrikoa eta automata programatzailea Industria
1 Administraria Komertzioa
1 Komertziala Komertzioa
1 Komertziala – web diseinua Komertzioa
1 Dendaria Komertzioa
1 Tornurako langilea Industria
1 Dendaria Komertzioa
1 Hortz klinikarako auxiliarra Osasuna
1 Denadaria Komertzioa
1 Autoen mekanikoa Zerbitzuak
1 Produkziorako langilea Industria
1 Mekanikaria – elektrikaria Industria
1 Administraria Industria
1 Saltzailea Zerbitzuak
1 Dendaria Komertzioa
1 Zerbitzaria Ostalaritza
4 Bide garbiketa Zerbitzuak
1 Administrari laguntzailea bulego teknikorako Industria
1 Hezkuntzako teknikaria Gizarte erakundea
1 Haragi banatzailea Jaki industria
1 Makinen karga eta mantenua Jaki industria
1 Kanpingeko linearako arduraduna Industria
2 Gela txurirako langilea Industria
4 Linearako langilea Industria
3 Linearako langilea Industria
1 Komertzial saltzaile bidaiaria Txikizkako salmenta
1 Banatzailea Txikizkako salment
1 Sukalde eta jangela laguntzailea Ostalaritza
1 Administraria Gizarte interbentzioa
1 Mozketa- lanen banaketa Ehungintza
1 Saltzailea Komertzioa
2 Komertziala Salmenta
1 Teleoperadorea ingelesarekin Contact center
1 Teleoperadorea katalanarekin Contact center
1 Dendaria Bigarren eskuko salmenta
1 Makina laguntzailea Arte grafikoak
1 Ohiko tornularia Industria
1 Kalitate kontrolerako teknikoa Industria
1 Ingeleseko irakaslea Hezkuntza
1 Dendaria Salmenta
1 Prentsarako langilea %33 minubalia Industria
1 Produkziorako langilea %33 minusbalia Industria
1 Automoziorako elektromekanikoa Zerbitzuak
1 Zerbitzaria Ostalaritza
1 Zerbitzari laguntzailea Ostalaritza
2 Sukaldaria Ostalaritza
2 Zerbitzaria Ostalaritza
1 CNC tornularia Industria
1 Makinista laguntzailea Industria
1 Ikuiluko eta ganaderitzako lanak Nekazaritza

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!