Pasa den urteko Enplegunean kontratatutako langileen erdiak postu berean jarraitzen du

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2015eko irailaren 15a

Orotara 42 kontratazio egin ziren lehen Enplegunean.

Eskualdeko Enplegu Programaren barruan iaz egin zen estreinakoz Enplegunea. Izan ere, Lanbidek eskainitako diru-laguntza nola kudeatu erabakitzeko garaian, eskualdeko udalek enpresa pribatuei lehentasuna ematea erabaki zuten. Horrela, Lanbidek emandako diru-laguntza beraiei eskaini zitzaien kontratazioak egin zitzaten.

Helburua, kontratazioak jarraikortasuna izatea zen, hau da, diru-laguntzaren epealdia amaitu arren, kontratatua ez etetea. Halaber, orotara, 42 kontratazio egin ziren, eta horietatik erdiek oraindik ere lanean jarraitzen dute. Hori dela eta, Tolosaldea Garatzeneko arduradunak gustura daude datuekin «hauek erakusten baitute prozedura ongi garatu zela, eta emaitzak egindako lan andanaren ondorio direla», aurtengoan bide beretik jarraitzea erabaki dute.

Beste zenbait datu esanguratsu ere eman zituen iazko Enpleguneak: Lanean hasi zirenen erdiak emakumeak izan ziren, eta beste erdiak gizonak. Lehendabizikoen kasuan, batazbesteko adina 35,7koa zen eta bigarrenean 39,5.

Bestalde, programari esker 600 enpresa jarri ziren harremanetan Tolosaldea Garatzenekin eta 4.125 langabetu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!