Hainbat eragilek osatzen duten kontseilua bilduko da datorren astean, hilaren 18an, eta kontseiluaren aurrean aurkeztu beharko dituzte proiektuak. Ondoren, balorazzio txanda etorriko da, eta irailean berriro bilduko da kontseilua. Orduan erabakiko dute ze proiekturi emango dizkioten laguntzak. 125.000 euroko poltsa dago, Tolosaldeko udalen artean jarria, eta hori banatuko da proiektuen artean.