Pasahitza (zaharra)

"Gaur egun, lan merkatuan zer eskaini dezakegun pentsatu behar dugu"

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2015eko ekainaren 10a

Leire Otaegi Tolosaldea Garatzeneko enplegu saileko arduradunak azaldu duenez, itxaropentsu egoteko arrazoiak badaude, "mugimendua nabari delako, eta langabezia tasa pixkana murrizten ari delako". Bestalde, lan egiteko modua aldatu egin dela aipatu du.

Otaegik adierazi duenez, orain arte, enpresa batean kontratatzen zintuzten, eta nahi edo behar zutena egiten zen. "Gaur egun, ordea, nik ze aportatu edo eskaini dezakedan pentsatu behar dut; guztiok dugu beharrezko edo interesgarri izan daitekeen hori". Bestale, enplegu saileko arduradunak gogoratu du Lehiberri zentroan bertan, Apatta industrialdean dagoela enplegu saila herritar orori irekia enpleguari buruzko aholkularitza emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!