Pasahitza (zaharra)

Eskualdearen etorkizuna marraztea helburu duen ekimena

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2015eko maiatzaren 29a

Tolosaldea Garatzenek bultzatuta, martxan da Tolosaldea Saretzen izeneko egitasmo parte hartzailea. Garbiñe Mendizabal garapen agentziaren udal saileko ordezkariak azaldu moduan, eragile publiko eta pribatuez osaturiko plataforma da: "Gauden garaia kontuan izanik, guztiok batera gure eskualdearen etorkizuna marrazten hasteko unea dela ikusi dugu, eta horretarako, eragile guztiak batzea ezinbestekoa da".

Helburu horrekin sortu zen Tolosaldea Saretzen. Tolosaldearen garapen iraunkorraren aldeko proiektu estrategiko edo ideiak aurkeztu daitezke ekimen honetara. Tolosaldea Garatzenen webgunearen bitartez, Lehiberrin bertan edo postaz bidalita aurkeztu daitezke ekainaren 10era bitarte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!