Pasahitza (zaharra)

Estatuko bisitarien kopurua igo da aurtengo Txuletaren Festan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2014ko abenduaren 18a

Aurtengo Txuletaren Festaren balantzen baikorra egin dute antolatzaileek. Tolosaldea Garatzeneko turismo arduradunak Aloña Garmendiak azaldu duenez, Euskal Herritik kanpokoak %30 izan dira. Horietatik %24 estatutik etorritakoak izan dira, beraz, igoera handia egon da, eta gainerako %6 estatutik kanpo etorritakoak izan dira.

Bestalde, berritasunak izan ditu aurtengo ekimenak, Gipuzkoako parrileroen lehiaketa, kasu, eta horiek ere harrera ona izan dutela nabarmendu dute. 2015eko egitasmoei begira, Euskal Herriko trail estazioa azpimarratu du turismo arduradunak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!