Tolosaldea Garatzeneko enpresa saileko arduradunarekin Unai Anduezarekin egon gara solasean agroelikadura sektorearekin lotura duen proiektuari buruz. Agroelikadurara lotuta dauden Tolosaldeko enpresak kanpo merkatuan lekua egiteko bilatzen duen ekimena ari dira burutzen Tolosaldea Garatzenetik. Urtarrilerako hitzaldia antolatuko dute, eta bertan hainbat enpresek hartuko dute parte euren esperientzia azalduz.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?