Hauteskundeetako emaitzen aplikazioa, tokiko hainbat hedabidetan

Erabiltzailearen aurpegia CodeSyntax 2019ko mai. 25a, 14:01

Tokikom elkarteko tokiko hedabide askotan, Tokikom plataforma deritzona ezarrita dago (geure enpresa CodeSyntax-ek prestatua), eta haietan hauteskudeen jarraipenerako tresna bat ezarri dugu. Aplikazio grafiko honek ez bakarrik balioko du datorren igandeko Hego Euskal Herriko udal hauteskundeen datuak ikustarazteko, hainbat herritako datu historikoak ere bertan daude, datuak bete izan diren kasu batzuetan 1977. urterainoko sakontasunarekin.

Tolosaldeko Ataria webgunean ikusi daiteke, adibidez, aplikazioa txukun garatuta. Lehen kolpe batean, azken hauteskundeetarako sarbidea ikus daiteke, edo zerrenda osora joan.


Adibidez, horra duela lau asteko Espainiako hauteskundeetan Tolosaldean izandako emaitzak. Beherago orri nagusian, eboluzioa erakusten duten datuak daude.

 

Hona adibidez, eskualdean Eusko Legebiltzarrerako hautagaitza desberdinek historikoki izandako emaitzak.

 


Izen-aldaketak, debeku faseak, eta koalizio desberdinak... lerroen eboluzioa ez da zuzen-zuzena, eta izen saltsa handia da. Baina saiatu gara kolore jakin batzuekin ildo nagusiak agerrarazten, behintzat.

Asteburu honetara begira, Udal Hauteskundeak izan daitezke interesgarrienak. Kasu honetan, Tolosaldeko datu bateratuak gabe, akaso interesgarriagoa da herri jakin batera jaistea. Orrian dagoen herrien menu hedagarrian, aukeratu dezagun herri bat, adibidez, Ibarra, azkenengo udal hauteskundeetan. Grafikoak sinpleak dira, baina kasu honetan zinegotzi kopuru eta argazkiekin ere osatu dute informazioa Atarian. Orri horretan bertan, beste baliabide interesgarri bat dago, alderaketa egitekoa, behe-behean.


Konparatu ditzakegu, adibidez, 2015eko udal emaitzak apirileko azken datuekin:


Edo azkenengo bi udal hauteskundeak.

Interesgarriena izango da, Ibarrako kasu honetan, igande gauean edo astelehen goizaldean emaitza berriak kargatzen dituztenean erkaketa ikustea.

Tolosaldeko Atariarekin artikulu hau ilustratu dugun bezalaxe, beste zenbait tokiko hedabideetan ere garapen hau ikusi ahal izango duzue, adibidez Goiena.eus-en edo Anboto Durangaldeko webgunean.

Bide batez, sortutako grafiko guztiak PDF, SVG eta irudi formatu arruntetan jaitsi daitezke.

 

Albiste hau Sustatu-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ATARIAra.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!