Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azken ikasturteotan 5. mailakoak joaten dira Ataria bisitatzera. Han egiten denaren inguruko informazioa jasotzen dute: egunkaria, irratia... 6. mailan, berriz, irratsaioa grabatzera joaten dira hara.
Atariako lagunen gonbidapenari ezin muzin egin! ikasle guztiekin ezin izan badugu ere, aurten ere bi aldiz joan gara 6. mailakoekin bertara irratsaioa grabatzera: martxoan eta ekainean. Esperientzia gozagarria izan da, eta ikasleentzat guztiz motibagarria. Benetako kazetari bihurtuta, Tolosaldeako musika taldeei eta oporretarako gomendioei buruz azalpenak emateko aukera izan dute. Baietz datorren ikasturtean esperientzia errepikatu!
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?