M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2018

Martxoak 8 eskolan, aldarrikapen eguna

Erabiltzailearen aurpegia Samaniego Ikastetxea 2018ko martxoaren 8a

Gaurkoa, aldarrikapen eguna izan da gurean.

Goizean irakasleok errepidearen ondoan konzentrazioa egin dugu, irratsaio berezia entzun dute ikasleek, erreferenteak diren emakumeen argazkiak itsatsi dituzte horma-irudi batean, pultsera morea jantzi diete handienek txikienei eta Irene Caminosen bisita izan dugu.

Ikasle ohia dugu Irene, eta Euskal Herri mailan trial munduan dabilen neska bakarra da. Iaz Txinako munduko txapelketan hirugarrena izan zen. Eskaini digun erakustaldi ausarta eta bikainarekin aho zabalik utzi gaitu! 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!