Euskararen Nazioarteko Eguna 2016

Euskararen Eguna ardatz

Erabiltzailearen aurpegia Samaniego Ikastetxea 2016ko abenduaren 2a

Samaniego ikastetxean Euskararen Eguna ospatu dute aurrerapenez, biharko egunari aurrea hartuta. 

Eskolako maskota Manttoren urtebetetzea ospatu dute txikiek, eta jolasak eta merienda ere izan dute tarteko. Lehen Hezkuntzako ikasleek, berriz, irratsaioa egin dute, karaokean abestu dute eta jolasak, talo tailerrak eta dantza ere izan dituzte. Aurtengo berritasuna maniki erronka izan da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!