Azoka ekologikoa ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Samaniego Ikastetxea

Samaniego ikastetxeko 6. mailako ikasleek azoka ekologikoa antolatu dugu ikasturtean baratzean landutako produktuekin. Datorren ostiralean, azaroaren 18an, izango da.

Goizean, 11:30ean, barazkiak bildu eta prestatzen hasiko gara (garbitu, sortak egin … ). Arratsaldean, 15:30 inguruan mahaiak atondu eta salgaiak txukun-txukun erakusgarri jarriko ditugu eta 16:15etan hasiko gara gurasoentzako salmentarekin.

Herritar guztiak animatzen ditugu bertan parte hartzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!