580 euro bildu ditu Samaniegok bigarren eskuko liburu azokan

Erabiltzailearen aurpegia Samaniego Ikastetxea 2016ko ekainaren 20a

Samaniego ikastetxeak urteroko ohiturari jarraituz antolatu berri duen 2. eskuko liburu azokan 580€ bildu ditu Kolonbiako Guabas bailarako Guillermo León Valencia ikastetxearekin duen Bibliomula proiektuari laguntzeko.

Hemendik, eskerrik beroena eman nahi diegu azokan parte hartu duten guztiei: ikasle, guraso, irakasle eta erosle guztiei.

Bestalde, azokako postuan haur tamainako txaleko beltz bat agertu zen. Galdu duenak Samaniego ikastetxera dei dezala

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!