XVI. Literatur Astea Samaniegon

Erabiltzailearen aurpegia Samaniego Ikastetxea 2016ko api. 22a, 12:57

Haur liburuaren eguna dela eta, urtero bezala, literatur astea antolatu dugu Samaniegon apirilaren 25etik 29ra. Aurtengoa 16. edizioa izango da.

Literatur aste hau, ikasturtean irakurzaletasuna bultzatzeko egiten ditugun ekimenen bilgunea da. Hiru ekintzetan oinarritzen da:

  • Girotzea: liburu egunari buruzko marrazkien erakusketa pasillo eta liburutegian
  • Testu literarioei buruzko zenbait ekimen (kontaketa ezberdinak, antzerkia…)
  • Irakurketa maratoia

Azken egunean, irakur maratoia antolatzen dugu. Ekitaldi honi hasera emateko Bixente Gorostidi bertsolaria izango dugu gurekin eta ondoren etengabeko irakurketari egin diogu, eskolako haur guztiak, Orixe institutoko eta Tolosaldeko lanbide eskolako hainbat ikasleren laguntzaz.

Ekintza gehienak euskara hutsean egingo diren arren, ahalik eta hizkuntza gehien erabiltzen saiatu gara. Hori dela eta, ingelesa, gaztelania, frantsesa, latina, grekera, alemaniera, arabiera, bereberea, hassania, katalana, errumaniera, portugesa, galegoa, fang, Braillie, zeinu hizkuntza ere jorratuko dira. Horretarako, hizkuntza horien inguruko jendearen laguntza izango dugu: irakasle, familia, ikasle ohi edo hainbat elkartetako kideak.

Tolosako Haur Liburutegiak antolatzen dituen ekintzatan ere parte hartzen dugu, hala nola, bost urteko haurrekin bixita gidatuak egin dira edota Elmer ipuina landu da. 

Gero eta jende gehiago

Ikasturtez ikasturte jende gehiago inplikatzen delako oso pozik gaude. Literatura astea jadanik ohitura bihurtu da, irakasle, guraso eta zaintzaile, praktiketan egondako irakasle, Orixe eta Tolosaldeako ikasle, edota ez irakasleentzat ere (sukaldariak, hezitzaileak). 

Hain zuzen, literatur aste honen arrakasta, jende xumearen partaidetzan datza: O.N.C.E. tik braillez irakurtzera datorren mutilak bere saioan islatzen duen ilusioak, etorkin batek irakurketa maratoian besteen aurrean bere hizkuntzan irakurtzean adierazten duen harrotasunak, beti sukaldean sartuta dagoena eskolako liburutegian ipuin aproposa bilatzen ikusteak, aita bat bere semearekin batera irakurtzen edo ama bati “ni edozein gauza egiteko prest nago, behar duzuen tokian jarri” entzuteak, inondik ere, profesional batek egin dezakeen edozer gainditzen duela iruditzen zaigu. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!