Aipatu leloaren inguruan, ikasle talde bakoitzak hizki baten diseinua egin du toki, gai, edo ekintza batekin lotuta. Esaterako, E hizkiak eskolan zuen gaia, D hizkiak, kirola zuen gaia eta horrela guztiekin.
Ekintza honetan ikasle, irakasle, guraso, begiraleek parte hartu dute. Honen inguruan ere bertsoak egin eta abestu dira. Horrekin guztiarekin osatu da murala.