Samaniego hezkuntza komunitateak eta KOKU-YO elkarteak ekainaren 20ko bigarren eskuko liburu azokan parte hartu zenuten guztioi esker ona azaldu nahi dizuegu. Antolaketa lanetan lagundu zenutenei eta baita bertaratu eta beren aletxoak erosi zenituztenei ere. Jasotako 755 euroak Colombiako Guabas bailarara bidaliko ditugu lehenbailehen, bertan, Mando Liburuzainaren proiektuak aurrera jarrai dezan. Mila esker eta jarraitu laguntzen.
Samaniego ikastetxea eta KOKU-YO elkartea
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?