Eneritz eta Irati, Nizu programan sarituak

Erabiltzailearen aurpegia Samaniego Ikastetxea 2015eko ekainaren 17a

6. mailako ikasleek Gureak tailerrak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten 2014-15 ikasturtean zehar. Bisita zoragarria egin ondoren beraien ekarpenak idazteko txokoa izan zuten eta gure bi ikasleenak sarituak izan dira.

Hona hemen beraien hitzak:

ENERITZ: "Sekulako esperientzia izan da. Sekulako pertsonak daude bertan. Ezgaitasuna ez supergaitasuna dute pertsona horiek."

IRATI: "Oso harrigarria iruditu zait zailtasuna duen jenedea hain lan inportantea egiten ikustea. Denok ditugula abilitate eta desabilitate batzuk ikasi dut."

ZORIONAK ENERITZ ETA IRATI!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!