Euskal mitologian oinarrituta, ikasleen emanaldia egin ondoren, bazkaria izan genuen. 300 lagun baino gehiago elkartu ginen Uzturpe pilotalekuan. Ondoren Hegan taldearen emanaldia izan zen. Ikasleek, bestalde, egun osoan zehar, puzgarriak eta mahai jolasak izan zituzten jostagarri.
Festari amaiera emateko Kalean Txarangaren kantu hotsez pozik jaitsi ginen eskolatik herri erdira, kalejiran.